2021ean jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko En verde-Berdeanpodcast kanala abiarazi genuen, zeinak, Begoña Beristain kazetariak zuzenduta, ahotsa ematen baitie bizi-eredu jasangarriago bat lortzeko lanean ari diren pertsona eta erakundeei. Bertan, Euskadin natura-inguruarekin eta ingurumen arloko erronkekin lotura duten esperientzia eta proiektuen berri zabaltzen dute.
Lehen atalean, Gabi Martínez idazle eta naturalista izan zen. Bigarrenean, Avis Produccioneseko zuzendari Lexeia Larrañaga eta ekoizle Alex Gutiérrez izan ziren. Hirugarrenera Ekomodoko sormen-zuzendaria eta sortzaileetako bat etorri zitzaigun, Adriana Uribesalgo. Laugarren atalean Mater museo ekoaktiboa bisitatu genuen, Izaskun Suberbiolaren eskutik. Bosgarrenean, Andreu Escrivà idazle, dibulgatzaile zientifiko eta ingurumeneko teknikariak klima-aldaketa geldiarazteko zenbait gako eman zizkigun. 2021eko azken atalean, Ihobeko zuzendari nagusi Alexander Boto Euskadiko iraganeko, egungo eta etorkizuneko ingurumen-erronkez aritu zen.