Ihobe gehiago

Itunak

Sozietate publiko honen ezaugarrietako bat da beste erakunde batzuei etengabe laguntzeko bokazioa duela, eta ingurumen-politikaren arloan lankidetzan aritzeko dinamika horrek onura egiten dio Euskadiko gizarte osoari.

Ihobe lankidetza estuan aritzen da hurrengo erakunde hauekin:

Erakunde hornitzaileak

2021ean,
Ihoberen enpresa hornitzaileek teknologia garbiei, klima-aldaketarako egokitzapenari eta erosketa berdeari buruzko informazio gehiago eskatzen zuten
Ihobek urtero antolatzen du Ihoberen erakunde hornitzaileen foroa, sozietate publikoaren lan-ildoak eta kontratazio-plana ezagutarazteko helburuz. Hala, bai Ihobek bai Euskadiko eragile sozioekonomikoek dituzten azpisektore horretako ezagutza- edo laguntza-behar estrategikoak nabarmentzen dituzte. Gainera, enpresa parte-hartzaileen eskaerak jasotzen dituzte foroan.

Ihobe eta ingurumen-komunikazioa

Ihoben uste dugu ingurumen-komunikazioa funtsezkoa dela gizartea eraldatzeko, jasangarriagoa izateko. Hori dela eta, 2021ean, Euskadiko Ingurumen-kazetaritza saria eta Ingurumen-Komunikazioaren Eskola sustatzen jarraitzeaz gain, jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko En verde-Berdean podcast-kanala abiarazi dugu.

Ingurumen-Komunikazioaren Eskola

Ingurumen Informazioaren Kazetarien Elkartearekin (APIA) lankidetza-hitzarmena daukagu, eta horren ondorioz sortu zen, besteak beste, Ingurumen-Komunikazioaren Eskola, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen testuinguruan, bi kezka nagusiri erantzuna emateko asmoz: komunikazioari eta ingurumenari.

2021eko irailaren 8an eta 9an egin zen Ingurumen-Komunikazio Eskolaren hirugarren edizioaren gai nagusia izan zen trantsizio energetikoa eta klimatikoa, ingurumena kontuan izan dadin eraldaketa sozial eta ekonomikoa nagusi den garaiotan.

Ingurumen-kazetaritza saria

Euskal Kazetarien Elkartearekin eta Elkargoarekin lankidetzan, 2019. urtetik Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako Saria ematen dugu, informazioaren arloan diharduten profesionalen lana aitortzeko; hau da, garapen jasangarriaren edota klima-aldaketaren ondorioen berri emateko edota natura-ingurunearen kontserbazioa bultzatzeko egiten duten lanaren garrantzia azpimarratzeko.

2021eko sariduna Eva Caballero izan da, kazetaria eta Radio Euskadiko «La Mecánica del Caracol» irratsaioko zuzendaria, ibilbide luzea izateagatik eta gaiak zehaztasunez eta seriotasunez lantzeagatik.

Podcast-kanala

2021ean jasangarritasunari eta ingurumenari buruzko En verde-Berdeanpodcast kanala abiarazi genuen, zeinak, Begoña Beristain kazetariak zuzenduta, ahotsa ematen baitie bizi-eredu jasangarriago bat lortzeko lanean ari diren pertsona eta erakundeei. Bertan, Euskadin natura-inguruarekin eta ingurumen arloko erronkekin lotura duten esperientzia eta proiektuen berri zabaltzen dute.
Lehen atalean, Gabi Martínez idazle eta naturalista izan zen. Bigarrenean, Avis Produccioneseko zuzendari Lexeia Larrañaga eta ekoizle Alex Gutiérrez izan ziren. Hirugarrenera Ekomodoko sormen-zuzendaria eta sortzaileetako bat etorri zitzaigun, Adriana Uribesalgo. Laugarren atalean Mater museo ekoaktiboa bisitatu genuen, Izaskun Suberbiolaren eskutik. Bosgarrenean, Andreu Escrivà idazle, dibulgatzaile zientifiko eta ingurumeneko teknikariak klima-aldaketa geldiarazteko zenbait gako eman zizkigun. 2021eko azken atalean, Ihobeko zuzendari nagusi Alexander Boto Euskadiko iraganeko, egungo eta etorkizuneko ingurumen-erronkez aritu zen.
Harpidetu!