Regions4, Garapen Jasangarriaren aldeko Eskualde Gobernuen Nazioarteko Sarearen presidentea da Euskadi. Zenbait ekimenen bidez, 77 eskualde biltzen ditu, guztira, 300 milioi pertsona baino gehiago, lankidetzan aritzeko klima-aldaketarako egokitzapenaren eta biodibertsitatearen arloetan, 2030 Agenda ibilbide-orri hartuta, etorkizun jasangarria eta erresilientea bermatzeko asmoz.
2021ean, Regions4 honako hauetaz arduratu da:
Parisko Itunari jarraikiz emisioak gutxitzeko konpromisoa duten estatuen eta eskualdeen munduko sare handieneko, Under2 Coalition sareko, Batzorde Exekutiboko kidea de Euskadi. Ekintza klimatikoan, politika publikoko berrikuntzan eta gardentasunean lan egiten duten 260 gobernu baino gehiago dira sareko kide, hau da, munduko ekonomiaren % 50.
2021eko, Under2 Coalition sarearen gertaera garrantzitsuak honako hauek dira:
Euskadi ENCORE plataforma politikoko Batzorde Exekutiboko kide da, non biltzen baitira Europako 122 gobernu EBko ingumen-politika eraginkortasunez aplikatzen laguntzeko, gobernantza hobetzeko eta hiru arlotan jarduteko: zero emisioko helburua lortzea ekintza klimatikoaren bitartez, zerbitzu ekosistemikoak zaintzea eta hobetzea eta trantsizio zuzena sortzeko gizarte zirkularra integratzea.