Urban Klima 2050 LIFE proiektu integratua da Euskadin hurrengo urteetan ekintza klimatikoari dagokionez indarrean izango den egitasmo handiena. 19,8 milioi euroko inbertsioaren eta 20 erakunde kideren bitartez, proiektuak 40 ekintza zehatz gauzatzea proposatzen du, bost bloketan antolatuta, klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko euskal lurraldean.
Europako Batzorderen babesaz, Horizon 2020 programaren markoan, AGREE proiektuaren xedea da inbertsioak sustatzea Euskadiko etxebizitza-eraikin pribatuen eraginkortasun energetikoa eta bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailak zuzentzen du proiektua Gasteizko, Donostiako eta Basauriko udalekin, Ihoberekin eta Tecnaliarekin lankidetzan.
Adapyr proiektua Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (OPCC) zuzentzen du eta xede dauka behaketa, kapitalizazioa, transferentzia eta Pirinioetan klima-aldaketara egokitzeko jardunbide egokiak bereganatzea mugaz gaindiko testuinguru batean. Ihobe proiektuko kidea da beste hamaika erakunderekin batera, eskualdekoak, estatukoak eta nazioartekoak.
Area Science Park Italiako agentziak koordinatzen duen POSIDON egitasmoak nazioarteko hamar erakunde biltzen ditu lurzoruaren kutsadurarako irtenbide berritzaileak eta jasangarriak identifikatzeko, egokiak eta errentagarriak. Ihobe proiektuarekin lankidetzan ari da kide tekniko moduan. Europako Horizon 2020 programaren parte da.