2021a legealdiko lehen urte gogorra izan da, erronka eta lorpen handiekin gure sozietate publikoarentzat. Urteko memoria honetan zehar emaitza nagusiak azpimarratuko ditugu.
Baina lorpenak pertsonek lortu dituzte; lantaldea osatzen dugun pertsonek: Ihobe lantaldea. Eta, aldi berean, bat egiten dugu Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko lantaldearekin.
2022rako erronka gisa, ingurumen-onura handienak sortzen dituzten, gure enpresen lehiakortasuna hobetzen duten eta lurralde aurreratu eta erresiliente gisa indartzen gaituzten eremuetan zentratuko gara.
Gure ingurumena hobetzen aurrera egiten ari gara; gure herrialdea hobetzen.