Ihobe – Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren zuzendari nagusia.
Eusko Jaurlaritza .
sustatu ditu Tokiko ekoberrikuntza klimatikorako laguntza-programak
finantzatu dira 2021eko Ekoberrikuntza zirkularrerako deialdiaren bidez
Euskadiko ETE Zirkularra dirulaguntzen lehen deialdian
Tokiko Agenda 2030 diseinatzeko prozesuan
Ihoberen eragin biderkatzailea sektore pribatuaren gainean 6 €-koa izan da:
exekutatutako aurrekontuaren euro bakoitzeko 6 € bideratu dira ingurumenean inbertitzera
tona gutxiago berotegi-efektuko gas
tona hondakin eta lurisuri gabe
hektarea lurzoru berreskuratuta
ezagutza aurreratuan erabakiak hartzeko (argitalpenak, bisoreak, metodologiak, gida teknikoak, etab.)
2011n, enpresa handien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza marko batean sortutako itun publiko-pribatua ekonomia zirkularreko proiektu berritzaileak garatzeko, ezagutza sortzeko eta Euskadiko industria sarera transferitzeko, Ihobe Idazkaritza Teknikotzat duela.
Basque Ecodesign Centerreko kideak:
euskal enpresa
enplegu
enpresa hornitzaile
Euskadiko ekonomia zirkularraren zerbitzu aurreratuen zentroa kudeatzen dugu, Eusko Jaurlaritzaren, Bilboko Udalaren, Deustuko Unibertsitatearen, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU), Mondragon Unibertsitatearen, Euskadiko LHren Ikerketa Aplikatuko Zentroaren (Tknika) eta Novia Salcedo Fundazioaren lankidetza publiko-pribatuaren emaitza.
Basque Circular Huben bitartez, enpresetan praktikak eginez prestatu dira:
Ihobe Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen Idazkaritza Teknikoa da. Udalerriek eta administrazio publikoek osatzen duten sare horrek 20 urteko ibilbidea egin du ikuspuntu oso batetik Euskadiko udalerrien jasangarritasuneko politikak koordinatzeko plataforma moduan.
Udalsarea 2030eko kideak 2021ean:
Ihobek argitaratu duen Euskadiko berotegi-efektuko gasen azken inbentariotik atera dira datuak. 2021eko irailean datuak lurralde historikoen arabera banatuta argitaratu ziren:
Regions4, Garapen Jasangarriaren aldeko Eskualde Gobernuen Nazioarteko Sarearen presidentea da Euskadi. Zenbait ekimenen bidez, 77 eskualde biltzen ditu, guztira, 300 milioi pertsona baino gehiago, lankidetzan aritzeko klima-aldaketarako egokitzapenaren eta biodibertsitatearen arloetan, 2030 Agenda ibilbide-orri hartuta, etorkizun jasangarria eta erresilientea bermatzeko asmoz.
2021ean, Regions4 honako hauetaz arduratu da:
Parisko Itunari jarraikiz emisioak gutxitzeko konpromisoa duten estatuen eta eskualdeen munduko sare handieneko, Under2 Coalition sareko, Batzorde Exekutiboko kidea de Euskadi. Ekintza klimatikoan, politika publikoko berrikuntzan eta gardentasunean lan egiten duten 260 gobernu baino gehiago dira sareko kide, hau da, munduko ekonomiaren % 50.
2021eko, Under2 Coalition sarearen gertaera garrantzitsuak honako hauek dira:
Euskadi ENCORE plataforma politikoko Batzorde Exekutiboko kide da, non biltzen baitira Europako 122 gobernu EBko ingumen-politika eraginkortasunez aplikatzen laguntzeko, gobernantza hobetzeko eta hiru arlotan jarduteko: zero emisioko helburua lortzea ekintza klimatikoaren bitartez, zerbitzu ekosistemikoak zaintzea eta hobetzea eta trantsizio zuzena sortzeko gizarte zirkularra integratzea.
Urban Klima 2050 LIFE proiektu integratua da Euskadin hurrengo urteetan ekintza klimatikoari dagokionez indarrean izango den egitasmo handiena. 19,8 milioi euroko inbertsioaren eta 20 erakunde kideren bitartez, proiektuak 40 ekintza zehatz gauzatzea proposatzen du, bost bloketan antolatuta, klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko euskal lurraldean.
Europako Batzorderen babesaz, Horizon 2020 programaren markoan, AGREE proiektuaren xedea da inbertsioak sustatzea Euskadiko etxebizitza-eraikin pribatuen eraginkortasun energetikoa eta bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko. Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailak zuzentzen du proiektua Gasteizko, Donostiako eta Basauriko udalekin, Ihoberekin eta Tecnaliarekin lankidetzan.
Adapyr proiektua Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (OPCC) zuzentzen du eta xede dauka behaketa, kapitalizazioa, transferentzia eta Pirinioetan klima-aldaketara egokitzeko jardunbide egokiak bereganatzea mugaz gaindiko testuinguru batean. Ihobe proiektuko kidea da beste hamaika erakunderekin batera, eskualdekoak, estatukoak eta nazioartekoak.
Area Science Park Italiako agentziak koordinatzen duen POSIDON egitasmoak nazioarteko hamar erakunde biltzen ditu lurzoruaren kutsadurarako irtenbide berritzaileak eta jasangarriak identifikatzeko, egokiak eta errentagarriak. Ihobe proiektuarekin lankidetzan ari da kide tekniko moduan. Europako Horizon 2020 programaren parte da.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua
Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea
Aclima-ko zuzendari nagusia
Teknologia eta Berrikuntza zuzendaria
Zerga Administrazioko zuzendaria
Ihobeko Aholkularitza Juridikoko zuzendaria
Ihobeko zuzendari nagusia
Estrategia eta Berrikuntza
Aholkularitza juridikoa
Idazkaritza Nagusia
Ekonomia zirkularra
Ekintza klimatikoa
Ingurumen jasangarritasuna
Beti izango zara Ihoberen parte.
Langile guztiei prestakuntza ematea ahalduntze mintegi batean eta zainketen ekonomia feministaren mintegi batean.
Gizarte-lana egiteko aukera ematen diguten jardueretan aktiboki parte hartzen dugu, gure gaitasunekin eta balioekin bat etorriz, gure estrategia indartzeko eta ingurumen-jasangarritasunean laguntzen duten neurriak bultzatzeko. Hori guztia, partaidetzaren bitartez,kooperazioko, gizarteratzeko eta hezkuntzak jarduerak abiaraziz.
Erosketa-prozeduraren bertsio berriak gizarteratze-enpresen zuzeneko kontratazioa ahalbidetzen du.
50 ordenagailu eman dizkiegu hamar bat GKEri partaidetza-prozesu batean.
% 15 gizarteratze-enpresa inguru kontratatu ditugu, Eusko Jaurlaritzak ezarritako % 5 baino gehiago
fakturatuta gizarteratze-enpresei eta enplegu zentro bereziei.
6 gizarteratze-enpresa eta enplegu zentro berezikontratatuta.
Baldintza-orrien ereduak berrikusi ditugu gizarte-klausulak eraginkorrak izan daitezen.
ustiapen aurrekontua 2021ean
aurrekontuaren exekuzioa 2021ean
finantza-zorra
batez besteko epea hornitzaileen fakturak ordaintzeko 2021ean
Ingurumen Informazioaren Kazetarien Elkartearekin (APIA) lankidetza-hitzarmena daukagu, eta horren ondorioz sortu zen, besteak beste, Ingurumen-Komunikazioaren Eskola, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen testuinguruan, bi kezka nagusiri erantzuna emateko asmoz: komunikazioari eta ingurumenari.
2021eko irailaren 8an eta 9an egin zen Ingurumen-Komunikazio Eskolaren hirugarren edizioaren gai nagusia izan zen trantsizio energetikoa eta klimatikoa, ingurumena kontuan izan dadin eraldaketa sozial eta ekonomikoa nagusi den garaiotan.
Euskal Kazetarien Elkartearekin eta Elkargoarekin lankidetzan, 2019. urtetik Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako Saria ematen dugu, informazioaren arloan diharduten profesionalen lana aitortzeko; hau da, garapen jasangarriaren edota klima-aldaketaren ondorioen berri emateko edota natura-ingurunearen kontserbazioa bultzatzeko egiten duten lanaren garrantzia azpimarratzeko.
2021eko sariduna Eva Caballero izan da, kazetaria eta Radio Euskadiko «La Mecánica del Caracol» irratsaioko zuzendaria, ibilbide luzea izateagatik eta gaiak zehaztasunez eta seriotasunez lantzeagatik.
Pandemiak eragindako krisiak argi utzi du osasunaren, ekonomiaren eta ingurumenaren artean dagoen harreman estua. Eta hori komunitate zientifikoak ere berretsi egiten du.
Ingurumena politika sektorialetan integratzea funtsezkoa da gizarte gisa aurre egin behar diegun erronka nagusiei heltzeko; aurrekaririk gabeko magnitudeko eta urgentziako erronkak dira, eta gure mugak gainditzen dituzte: klima-krisia, eredu zirkularreranzko paradigma-aldaketa eta jasangarritasuna dira, zentzu zabalean, erronka global handiak. Euskadiko gure Itun Berdea.
Horiek dira, halaber, Ihobe sozietate publikoan lantzen ditugun lehentasunezko hiru jarduketa-lerroak. Animatu nahi zaituztegu 2021ean lortutako emaitza nagusiak ezagutzera.
2021a legealdiko lehen urte gogorra izan da, erronka eta lorpen handiekin gure sozietate publikoarentzat. Urteko memoria honetan zehar emaitza nagusiak azpimarratuko ditugu.
Baina lorpenak pertsonek lortu dituzte; lantaldea osatzen dugun pertsonek: Ihobe lantaldea. Eta, aldi berean, bat egiten dugu Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko lantaldearekin.
2022rako erronka gisa, ingurumen-onura handienak sortzen dituzten, gure enpresen lehiakortasuna hobetzen duten eta lurralde aurreratu eta erresiliente gisa indartzen gaituzten eremuetan zentratuko gara.
Gure ingurumena hobetzen aurrera egiten ari gara; gure herrialdea hobetzen.